Parlamento Vasco Eusko Legebiltzarra-k proposatuta
Otsailak 5, 2015
Ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren lege-proiektuaren xedea da eguneratzea eta osatzea aisialdiko jarduerak arautzen dituen marko juridikoa, nola antolatzaileei hala erabiltzaileei dagokiena.
Testuak jasotzen ditu lege-proiektuaren xedea eta aplikazio-eremua, arauketa eta administrazioen arteko koordinazioa, arauak, eskubideak, betebeharrak, zaintza, kontrola, ikuskaritza, tasak, fidantzak, arau-hausteak eta zehapenak. Beraz, kolektibo eta sektore sozial askotan eragina duen lege-proiektua denez gero, interes orokorrekoa da, eta horregatik sartu dugu herritarren parte hartzerako plataforma honetan.
Ezarritako prozedura jarraituz, zuzenketen prozesua itxi aurretik ADI!-tik hiritarren ekarpenekiko txosten bat bidali diegu legebiltzarkideei, eztabaida parlamentarioan kontuan har dezatela.
Maiatzean lantaldea osatu zuten eta aurkeztutako zuzenketak eztabaidatu ditu.
Gune honetan prozesuak sortzen den informazioa eskuratzen dugu, zuek legearen behin-betiko egitean zuen ekarpenen eragina jakin dezazuela.
Lege Proiektua Deskargatu (PDF 6.1MB)
2. eta 3. artikuluetan zehazten da zer arautuko den. Beharrak ezberdinak dira ikuskizun pirotekniko, aire zabaleko kirol-proba edo areto itxietan egiten diren jardueretan. Iruditzen al zaizu nahikoa direla¿ Adibidez, kanpoan uzten dituzte ospakizun erlijiosoak, bat egiten duzu irizpide honekin¿
5 f) artikuluak debekatu egiten du kalean kontsumitzea ¿ostalaritzako lokaletakoak ez diren¿ edariak. 16.d) artikuluak sarrerak eta bonuak errekarguaz birsaltzea edota ezkutuan saltzea. ¿Uste al duzu legearen xedeekin bat datozela eta errealistak direla debeku-irizpideak¿
Ikuskizunak egiten diren espazioek bete behar dituzte segurtasun-, irisgarritasun- edo higiene-baldintza batzuk, legeak pertsonen segurtasuna bermatzeko ezartzen dituenak. Egokiak deritzezu¿ Jaso beharko lirateke argi-kutsadura eta zaratarena ere¿
Azken xedapenetako bigarrenean proposatzen da ¿Ertzaintzak emandako zerbitzu bereziengatik ordaindu beharreko tasa¿ ezartzea. Iruditzen al zaizu egokia dela zerbitzu publiko hauek kobratzea ekitaldi pribatuetan¿ Sartu beharko litzateke antzeko zerbait espazio publikoak garbitzeagatik¿
Legeak debekatu egiten ditu sexismoa eta indarkeria sustatzeko ikuskizunak edo jarduerak. Uste al duzu edertasun-lehiaketak edo zezen-ikuskizunak sartu ahal izango liratekeela sailkapen horretan legearen beraren zioen adierazpenean jasotako sentsibilitateen arabera¿
Langile espezializatuak behar dira sarbideen kontrolak egiteko, egokiak iruditzen al zaizkizu edo zorrotzagoak izan beharko lirateke¿ Zehaztu beharko luke nola egiaztatuko den espezializazio hori¿ Legearen testuak indartu egiten ditu zaintza-, kontrol- eta ikuskaritza-sistemak ere, beharrezkoa iruditzen al zaizu¿
Badago artikulu bat, 18a, adingabeak babesteko bereziki. Beharrezko deritzozu¿
Laugarren xedapen iragankorrak fidantzak ezartzen ditu edukieraren arabera. Gutxienekoa 6.000 eurokoa da. Lege-proiektuak jasotzen ditu zehapenak eta tasak ere. Zure ustez, modu egokian antolatuta daude alderdi ekonomiko eta administratiboak¿ Egoki deritzozu ekitaldi pribatuetan Ertzaintzarenak bezalako zerbitzuak kobratzeari¿
53.2 artikuluaren arabera, erantzuleak dira ikuskizun edo jardueraren deialdia egin edo horiek jakitera ematen dituztenak. Horren eraginez, eskatu beharreko lizentzia edo baimenak eskatzen ez badira, gerta daiteke publizitate-agentzia bat izatea horren erantzule¿
51.7 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da ¿armekin edo arma modura erabil daitezkeen objektuekin¿ joatea ikuskizun batera. 45 d) artikuluak xedatzen du ikuskizunak bertan behera utziko direla nahasmendu larriak aurreikusten badira. 10 b) artikuluak baimena ematen die antolatzaileei ¿egoki iritzitako neurriak hartzeko¿ segurtasuna eta kalitatea bermatzeko. Zure ustez, idazkera horrek eragin lezake neurri arbitrarioen mende uztea ikuskizun horietara doazenak¿
33. artikuluan zezen-ikuskizunak jorratzen dira eta ¿zezenketetan parte hartzen duten profesionalen eskubideak babestea¿ aipatzen da. Ez dira aipatzen beste kolektibo batzuk. Uste al duzu diskriminazio positiboa dela hori¿
6. artikuluak ezartzen du ¿genero-ekitateko irizpideak zaindu beharko direla¿ Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua osatzeko. Zure ustez, irizpide objektiboa da edo kuota espezifiko batzuk ezarri beharko lirateke¿
7.g), 15.3 eta 20.4 artikuluetan arautzen dira publizitatea (ezin duela izan okerreko iritzirik edo iruzurra eragin dezakeen informaziorik) eta gutxieneko informazioa (onartzeko baldintzak ere jasotzen ditu). Errealista deritzozu informazio guzti hori publizitate-materialetan sartzeari¿ Zure ustez, hainbeste informaziok konprometitu dezake publizitate-sortzaileen lana¿
17 Proposamen
22 Iruzkin
57 Boto
0 Partaide