Parlamento Vasco Eusko Legebiltzarra-k proposatuta
Martxoak 4, 2013
Natura Babesteko Legearen aldaketa da ADI!-n herritarren parte-hartzera irekitzeko jartzen dugun aurreneko legegintza-proiektua. Arabako Biltzar Nagusiek proposatutako proiektua da eta zerikusia du hidrokarburo ez-konbentzionalen erauzketarekin eta apurketa hidraulikoa edo frackingarekin eta, ondorioz, gai berberari buruz izateagatik tramitatzeko onartu ez den herritarren lege-ekimenarekin.
Urriaren 10eko 2/2013 Legea onetsi da, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea aldatzeari buruzkoa.
Ingurumenaren babesa mendekotasun energetikoa gutxitzearen gainetik egon behar da¿
Uste duzu erauzketa horren alde beste herrialde batzuetan egiten ari den apustuak domino-efektua izan dezakeela, beste batzuk horretara ekarriz, baldin eta egiaztatzen bada mendekotasun energetikoa gutxitzen dela¿
Arabako Biltzar Nagusien lege-proposamena zein herritarren lege-ekimena bat datoz praktika horiek dituzten eragin kaltegarrietan eta arrisku nabarmenetan, baina bigarrenak debeku murriztaileagoa proposatzen du. Arrazoizkoa iruditzen zaizu metodo hori gune mugatuetan aplikatzea¿
Nahikoa al da natur gune babestuetan debekatzea ala EAEko lurralde osora hedatu beharra dago¿
Lege espezifikoak egin behar dira hidrokarburo ez-konbentzionalen kasurako, herritarren lege-ekimenak eskatzen duen moduan, ala guztientzako tratamendu komuna ezar daiteke¿
EcoEuskadi 2020 estrategia jasangarriak ingurumenaren babesa lehenesten du hazkunde ekonomikoaren gainetik, baina, aplikatu behar da baita desazkundea dagoenean ere¿ Non egon behar da muga¿ Ekonomia suspertzeko modu bat izango balitz justifikatuta egongo litzateke lehentasunak aldatzea¿
Zure ustez, energia lortzeko, gure baliabide hidrikoen zer proportzio erabiltzea dago justifikatuta, beste erabilera batzuetatik kenduz¿ Eta lurrazalaren zer proportzio¿
Teknika hori debekatuko balitz, uste duzu emandako baimen guztiak geldiarazi beharko liratekeela, ala luzamendu batekin konpontzea arrazoizkoa litzateke, beste herrialde batzuetan gertatu den bezala¿
111 Proposamen
197 Iruzkin
918 Boto
0 Partaide